2024/04/08

MAITE ARROITAJAUREGI 5. MAILAN

 Aste santuko oporren aurretik eta Korrikaren 23. edizioaren amaierakin koinzidituz, Maite Arroitajauregik, edizio honetako "Harro-Herri" abestiaren egileak, 5. mailako ikasleentzat aurkezpen zoragarri bat eskeini zigun. 

Berarekin egindako saioan, Maitek "Harro-Herri" abestiaren inguruko hitzalditxo bat egin zigun. Bertan, abestia konposatzeko jarritu zuen prozesua azaldu zigun, erabilitako musika tresna guztiak asmatu behar izan genituen, inspiratzeko erabili zituen kantak eta artista ezberdinak erakutsi zizkigun... eta berarekin batera abesteko aukera ere izan genuen. 

Oso interesgarria iruditu zitzaigun saio hau, musikagintzan inguruan eta abestiaren inguruko bitxikeri pilo bat ikasi genituelako. 

Hona hemen bere saioaren inguruko argazki batzuk. 


                                          ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK MAITE !