2024/01/24

5. MAILAKO 1. HIRUHILABETEKO PROIEKTUA: ZINEMA

 

Lehen hiruhilabete honetan landu dugun proiektua ZINEMA izan da. 

Proiektuan zehar hainbat gauza landu ditugu. Zinemaren historia aztertu dugu eta lortutako informazioarekin denbora lerro bat sortu dugu. Denbora lerro hau 4. solairuko pisuan dago ikusgai.





Horrez gain, pelikula bat nola egiten den ikasi dugu. Lehenik eta behin, pelikula bat egiteko pausoak zeintzuk diren aztertu ditugu bideo baten bitartez. Horrez gain, adituaren bisita ere izan dugu. 
Usoak urteak eman ditu zinemaren munduan hainbat lan ezberdinak egiten. Goiz batean gurekin izan da Story board bat zer den eta nola egiten den azalduz. Horretarako, bideo bat ikusi eta hainbat ariketa proposatu dizkigu. 



Horrela, lanean hasi eta gela bakoitzean gidoi bat sortu dugu. 
Ondoren "Zinemaren konbentzioak" ikasi ditugu. Modu honetan plano motak, kamera angelu motak, grabazio teknikak... ikasi ditugu eta gure gidoi teknikoan sartzeko aukera izan dugu. 
Hurrengo pausoa grabaketa plana egitea izan da. Plan honetan argi zehazten dira grabazioak egiteko beharko ditugun materialak, jantziak, lokalizazioak...
Azkenik, pelikula grabatu, editatu eta montatu eta gero, eskolan zabaldu ditugu. 



Hona hemen gure pelikulak. 

5Akoen pelikula "San Andres eskola eta 5 amets gaiztoak"


5Bkoen pelikula "Jordan eta Olentzero kanastan"


DISFRUTATU GURE LANA IKUSTEN !!