2023/03/30

GURE BIDEO-JOKOAK!!

 

Kaixo!!!!

Aste Santuko oporrak hartu baino lehen, sarrera honen bidez bigarren hiruhilekoan zehar sortutako bideo-jokoak partekatu nahi ditugu zuekin.


4. mailako ikasleek lan handia egin dute bideo-joko hauek Scratch plataformaren bidez sortzen, eta beraz, zuek ere disfrutatzea nahi dugu!

Hortaz, udaberriko oporretan denbora librea baduzue, eta hauek probatzeko tartetxo bat baduzue, animatu!!!!!

Hementxe 4A taldean sortutakoak: 

Hementxe 4B taldean sortutakoak:


Besterik gabe, disfrutatu oporrak!!!!!!!



2023/03/08

MARTXOAK 8

 Kaixo, kaixo!

Gaurkoan, MARTXOAK 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu San Andres eskolan!

Jarduera asko egin ditugu, gure egunerokoan emakumeek duten garrantzia islatzeko asmoz:

maite ditugun emakumeei gutun bat idatzi diegu, maite ditugun emakumeen horma-irudia

sortu dugu, hezkidetzaren aldeko marrazkiak egin ditugu, “Konplize ditut eta” abestia kantatu

dugu, etab. Gainera, azken asteetan zehar landutako ipuin kooperatiboak 2. mailako ikasleei

kontatu dizkiegu, eta pila bat gustatu zaizkie!

Ipuin kooperatibo hauetan ere emakumeen garrantzia islatzen saiatu gara, eta gainera, gure

proiektuarekin (bideo-jokoak) lotu ditugu. Emaitza primerakoa izan da, eta 2. mailakoek asko-

asko disfrutatu dute guk sortutako istorioak entzuten. Hona hemen hainbat argazki: