2023/06/18

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA - DEBA

 

Kaixo, familiak!

Dakizuen moduan, aurreko ostiralean Deban egon ginen ikasturte amaiera ospatzen. Bertan, besteak beste, paddle surf egin genuen, itsas hondarrean jolastu genuen, uretan bainatu ginen eta izurdeak ikusteko aukera ere izan genuen. Egun zoragarria izan zen!!!! 馃榾馃挦


¡Muy buenas, familias!

Como ya sab茅is, el pasado viernes estuvimos en Deba celebrando el final de curso. All铆, entre otras cosas, hicimos paddle surf, jugamos en la arena, nos ba帽amos en el mar e incluso tuvimos la oportunidad de ver delfines. ¡Fue un d铆a incre铆ble! 馃榾馃挦



2023/05/11

PROIEKTU BERRIA

 

Kaixo, familiak!!!

Zer moduz zaudete?


Jakingo duzuen moduan, hirugarren eta azken hiruhileko honetan ITSASOA ETA OZEANOAK

lantzen ari gara, eta beraz, gure ikasgela itsaso batean murgiltzen ari gara: atea urpeko ontzi

baten bihurtuz, gure ikasgelan kostaldearen horma-irudia sortuz, itsasoko hainbat animaliaren

puzzle eta eskulanak eginez, etab.


Horrez gain, ekosistema urtarra zer den ere ikasten ari gara, eta horrexegatik, gure ur gezako

ekosistema propioa sortu dugu: ARRAINONTZIA


Hementxe aurkezten dizkizuegu gure laguntxo berriak:


4.A TALDEAN: FLOPPY ETA DORY


4.B TALDEAN: NEMO ETA DORY


Besterik gabe, ondo izan!!!! 馃榾

2023/03/30

GURE BIDEO-JOKOAK!!

 

Kaixo!!!!

Aste Santuko oporrak hartu baino lehen, sarrera honen bidez bigarren hiruhilekoan zehar sortutako bideo-jokoak partekatu nahi ditugu zuekin.


4. mailako ikasleek lan handia egin dute bideo-joko hauek Scratch plataformaren bidez sortzen, eta beraz, zuek ere disfrutatzea nahi dugu!

Hortaz, udaberriko oporretan denbora librea baduzue, eta hauek probatzeko tartetxo bat baduzue, animatu!!!!!

Hementxe 4A taldean sortutakoak: 

Hementxe 4B taldean sortutakoak:


Besterik gabe, disfrutatu oporrak!!!!!!!



2023/03/08

MARTXOAK 8

 Kaixo, kaixo!

Gaurkoan, MARTXOAK 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu San Andres eskolan!

Jarduera asko egin ditugu, gure egunerokoan emakumeek duten garrantzia islatzeko asmoz:

maite ditugun emakumeei gutun bat idatzi diegu, maite ditugun emakumeen horma-irudia

sortu dugu, hezkidetzaren aldeko marrazkiak egin ditugu, “Konplize ditut eta” abestia kantatu

dugu, etab. Gainera, azken asteetan zehar landutako ipuin kooperatiboak 2. mailako ikasleei

kontatu dizkiegu, eta pila bat gustatu zaizkie!

Ipuin kooperatibo hauetan ere emakumeen garrantzia islatzen saiatu gara, eta gainera, gure

proiektuarekin (bideo-jokoak) lotu ditugu. Emaitza primerakoa izan da, eta 2. mailakoek asko-

asko disfrutatu dute guk sortutako istorioak entzuten. Hona hemen hainbat argazki:

























2023/02/09

ADITUAREN BISITA: IBAI BAGLIETTO

 

Kaixo, familiak!!

Otsailaren 8an, asteazkena, Ibai Baglietto bideo-joko garatzailearen bisita izan genuen San Andres ikastetxean. 4. mailako haurrak oso pozik gelditu ziren honen bisitarekin, eta bideo-jokoen munduaz gauza berri ugari ikasteko aukera izan zuten, euren aldez-aurreko zalantza asko eta asko argituz: nola programatzen eta diseinatzen diren bideo-jokoak, zeintzuk diren berak sortutako bideo-joko ezagunenak, zenbat denbora behar den bideo-joko bat sortzeko, zein den prozesua, etab.

Ikasleek asko disfrutatu zuten, eskerrik asko Ibai !!!!!! 馃槃

Hona hemen hainbat argazki:









 

2023/01/18

ANTZINAKO EGIPTOKO PROIEKTUA:

Kaixo familiak!

Hementxe partekatzen dizkizuegu 1. hiruhilekoko proiektuen aurkezpenak. Jakingo duzuen moduan, Antzinako Egipto izan da landutako gaia.

Disfrutatu!!!!!!!

4. maila A: https://drive.google.com/file/d/1w5zPT-_INlsIU4EvFadFhBwzaLjVDZH6/view?usp=sharing

4. maila B: https://drive.google.com/file/d/1icMxKUhpamGMNGarGAtIvbxDrKAnCKaJ/view?usp=sharing


4. mailako tutoreak