Kaixo, familiak!!!
Zer moduz zaudete?
Jakingo duzuen moduan, hirugarren eta azken hiruhileko honetan ITSASOA ETA OZEANOAK
lantzen ari gara, eta beraz, gure ikasgela itsaso batean murgiltzen ari gara: atea urpeko ontzi
baten bihurtuz, gure ikasgelan kostaldearen horma-irudia sortuz, itsasoko hainbat animaliaren
puzzle eta eskulanak eginez, etab.
Horrez gain, ekosistema urtarra zer den ere ikasten ari gara, eta horrexegatik, gure ur gezako
ekosistema propioa sortu dugu: ARRAINONTZIA!
Hementxe aurkezten dizkizuegu gure laguntxo berriak:
4.A TALDEAN: FLOPPY ETA DORY
4.B TALDEAN: NEMO ETA DORY
Besterik gabe, ondo izan!!!! 😀