Kaixo, kaixo!
Gaurkoan, MARTXOAK 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu San Andres eskolan!
Jarduera asko egin ditugu, gure egunerokoan emakumeek duten garrantzia islatzeko asmoz:
maite ditugun emakumeei gutun bat idatzi diegu, maite ditugun emakumeen horma-irudia
sortu dugu, hezkidetzaren aldeko marrazkiak egin ditugu, “Konplize ditut eta” abestia kantatu
dugu, etab. Gainera, azken asteetan zehar landutako ipuin kooperatiboak 2. mailako ikasleei
kontatu dizkiegu, eta pila bat gustatu zaizkie!
Ipuin kooperatibo hauetan ere emakumeen garrantzia islatzen saiatu gara, eta gainera, gure
proiektuarekin (bideo-jokoak) lotu ditugu. Emaitza primerakoa izan da, eta 2. mailakoek asko-
asko disfrutatu dute guk sortutako istorioak entzuten. Hona hemen hainbat argazki: