2021/03/25

GAIZTOA IZAN NAHI EZ ZUEN OTSOA LH2B

 


MARTXOAK 8

Kaixo guztioi!!!

Martxoaren 8an, EMAKUMEAREN EGUNA ospatu genuen.

Jakin genuen zergatik ospatzen den emakumearen eguna eta, baita ere, kolore moreak egun horrekin zer ikusia duela. "Koloreak" ipuina irakurri genuen, berdintasunari buruzko bideo bat ikusi genuen, zirkulo moreak moztu genituen gero leihoetan jartzeko eta betaurreko moreak ere sortu genituen, mundua begirada morearekin ikusteko.











































2021/01/29

2.MAILAKO ANTZERKIAK


Kaixo lagunok!!!

Gabonetako oporretatik bueltatu ondoren, 2. mailakoak ANTZERKIA proiektuarekin hasi ginen. 2.A gelakoek "ETA ZUK ZEIN KOLORE DUZU GUSTUKO?" antzeztuko dugu eta 2.B mailakoek "GAIZTOA IZAN NAHI EZ ZUEN OTSOA".

Gela bakoitzak bere antzerkia prestatu behar izan du: gidoia ikasi, dekoratuak margotu, behin eta berriro entsaiatu...

Ea laster gure antzerkiak egiteko moduan gauden... Oraingoz, hemen dituzue argazki batzuk, bertan dekoratuekin jo ta ke ari gara.