2021/03/25

MARTXOAK 8

Kaixo guztioi!!!

Martxoaren 8an, EMAKUMEAREN EGUNA ospatu genuen.

Jakin genuen zergatik ospatzen den emakumearen eguna eta, baita ere, kolore moreak egun horrekin zer ikusia duela. "Koloreak" ipuina irakurri genuen, berdintasunari buruzko bideo bat ikusi genuen, zirkulo moreak moztu genituen gero leihoetan jartzeko eta betaurreko moreak ere sortu genituen, mundua begirada morearekin ikusteko.